Legionellari
buruz dakiguna
Legionella generioko bakterioek sortutako gaixotasunak
definitzeko, legionelosi termino generikoa erabiltzen
da. 40 espezie ezagutzen ditugu, eta 50serotalde baino
gehiago, hauen artean legionella pneumophila serotalde
1 (LP1) da gaixotasunarekin harremanik handiena duena.
Bakteria ur-ingurune naturaletan bizi eta gartzen da:
ibaietan, lakuetan eta urtegietan. Leku hauetatik abiatuta,
hirietako ur-horniketa sistemak kolonizatzen ditu, erakinetako
uraren sarretara eta funtzionatu ahal izateko ura behar
dutan beste sistema batzuetara sartuz, hoztorre hidrikoetara,
adibidez, 20º eta 45º C arteko tenperaturek,
eta beste faktore batzuek, bakterioari sistema hidrikoetan
ugaltzen laguntzen diote. Bakterioa ez da ugaltzen 20º
C-tik beherako tenperaturetan eta ez du bizirik irauten
70º C-tik gorakoetan ere, hala ere, ur hotzetan
egoera sorrean irauteko ahalmena du, eta urak berriro
tenperatura aproposa hartezen duenean ugal daiteke.
Mantenugaiak ere behar ditu bakterioak, ugalduko bada,
elikagaiok ur-sistema bertan egoten diren organismoetatik
lortzen ditu, algetatik, amebetatik eta beste bakterio
batzuetatik. Hortik aparte, uste denez, sisteman egon
ohi diren sedimentu, lohi, kare, burdin traza eta beste
hainbat materialek, baita kapa biotikoek ere, gordeleku
ona eta ugaltzeko inguru eskaintzen diote bakterioari.
Infekzioa arnasbideetatik harrapatzen da, aerosolak
inalatzeagatik edota bakterioa duen arnasteagatik. Aerosolak
sortu, urari aire-burbuilak sartu ondoren edota ura
lainoztatu ondoren formatu ohi diren tanta txikietatik
sortzen dira. Zenbat eta txikiago, orduan eta arriskutsuago
izango dira tanta hauek; izan ere 5um baino diametro
txikiago badute, errazago iritsiko dira beheko arnasbideetara.
Agerraldi epidemikoak sakon aztertu ondoren ikusi da
infekzio iturri arruntenak, izatez, honelako hauek direla:
ur beroaren zirkuituak, batez ere, ura metatzeko depositu
handiak edota itzulerako zirkuituak dituzten eraikin
handietakoak, hoztorre hidrikoak, lurruntzeko kondentsadoreak,
eta azkenik, presiozko airez irabiatutako ura eduki
ohi duten bainu ontziak, "spa" eta "jacuzzi"
erakoak.
|